XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1983
02.02 ETBko eguneroko lehenengo albistegia hasi zen; 21:00etatik 21:30era eta euskaraz ematen zen (
02.10 Euskadi Irratian musika programa bi hasi ziren:
02.23 M. Boyer ministroak Rumasaren jabetza kendu zion J.M. Ruiz Mateosi dekretu bidez.
03.21 ETBk lehenengo aldiz emititu zuen pelikula bat euskaraz: Pier Paolo Passoliniren
03.28 Udaberriko programazioaren aurkezpena egin zen; saiorik garrantzitsuenak albistegiak eta haurrentzako programak ziren. Egunean lau ordu emititzen zen, 13:00etik 15:00etara eta 20:00etatik 22:00etara. ETBko lehenengo arduradunak ere aurkeztu ziren: Luis A. Aranberri,
03.31 Radio Euskadik lehenengo emisioa egin zuen Bilboko estudioetatik; zortzi orduko programazioa zuen.
04.10 Mikel Lejarza Radio Euskadiko zuzendari izendatu zuten. 26 urte baino ez zituen eta Europako irrati zuzendaririk gazteena zen.
04.12 José Luis Garcik zine espainolaren lehenengo Oskarra lortu zuen
04.29 Radio Euskadiren instalazioak inauguratu ziren Bilbon (
05.01 Athleticek 1-4 irabazi zion Las Palmas taldeari eta Liga txapelketa lortu zuen. Hori ospatzeko Athleticek gabarran igo zuen Nerbioi ibaitik eta ETBk zuzenean eman zituen ospakizunaren irudiak (
05.08 estatu guztian Udal Hauteskundeak ziren eta Euskadin Hauteskundeon jarraipena ETBk egin zuen. Hiru orduko saioa eskaini zuen eta zuzenean konektatu zuen alderdien egoitzekin eta eusko Jaurlaritzako Datu Zentroarekin. Prentsak goraipatu egin zuen emisioa, izandako kalitateagatik eta egindako ahaleginagatik.